INFORMAZIO OROKORRA

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, erabiltzaileari jakinarazten zaio Webgune honen jabea honakoa dela:

  • Izen Soziala: Oltza Zendeako Udala (aurrerantzean, Entitatea)
  • Helbidea: Angulo Kalea, 2 P.K.: 31171 Ororbia, Nafarroa
  • Telefonoa: 948 32 20 68 – Faxa: 948 32 21 04
  • Helbide elektronikoa: cendea@ayuntamientoolza.com

TERMINOAK ETA BALDINTZAK

Webgune horretan eta haren edozein orrialdetan sartzeak berarekin dakar erabilerari buruz ondoren ageri diren lege-ohartarazpenak, baldintzak eta terminoak ezagutu eta onartzea.

Baldintza hauek eta webaren erabiltzailearekin ezartzen diren harreman guztiak Espainiako legeriari jarraiki arautuko dira.

Entitateak beretzat gordea du Webgune honen erabilerari buruzko baldintzak eta erabilera-terminoak aldebakartasunez aldatzeko ahalmena. Baldintza eta terminoen aldaketa oro behar bezala iragarriko da orrialde honen bidez, eta argitaratzen den unetik izanen du indarra.

  1. JABETZA INTELEKTUALA

Atari hau guztia eta haren osagaiak jabetza Intelektualari nahiz Industrialari buruzko nazioarteko eta Espainiako legeek babesturik daude.

Entitateak espresuki erreserbatuak ditu jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak.

Debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, entitatearen berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.

  1. ERANTZUKIZUNAREN MUGA

Atari honek fede onez bildutako informazioa du, fidagarritzat jotako iturrietatik. Hala eta guztiz ere, entitateak ez du inolako bermerik ematen, ez berariaz ez inplizituki, atari honetaz eta bertako edukiez.

Entitateak ez du ziurtatzen webgune honetako orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izatea ere.

Entitateak ez du bere gain hartzen ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik, sistema informatikoetan sortutakoak, birusak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindakoak barne. Entitateak gomendatzen du informazioaren idatzizko baieztapena eskatzea, beharrezkoa izanez gero.

Era berean, entitateak ez du erantzukizunik hartzen webgune honetako esteka elektronikoen (linkak) bidez, zuzenean edo zeharka, ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute inolako harremanik adierazten entitatearen eta sarbide emandako orrien titularrak diren partikularren edo entitateen artean.

Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoarekin bat, entitateak bere gain hartzen du bere Egoitza Elektronikoaren bidez eskura daitezkeen zerbitzuen eta informazioaren osotasun, egiazkotasun eta eguneratzeari buruzko erantzukizuna.

  1. ERABILERA MUGAK

Atari honetako informazioa erabiltzeko, kasuan kasuko arauak beteko dira. Entitateak ez du bere gain hartuko atariaren edo haren edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

  1. SEGURTASUN ARAUAK

Entitateak, webguneko sistemen segurtasuna eta emandako informazioaren osotasuna ziurtatze aldera, behar diren neurriak ezarri ditu antolakuntza eta teknikaren arloetan, tratamenduaren izaera, esparrua, testuingurua eta xedeak kontuan harturik, bai eta jendearen eskubide eta askatasunetarako arriskuak ere. Udalak, beharrezkoa denean, neurri horiek berrikusi eta eguneratuko ditu.

  1. COOKIE POLITIKA

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisia egitekoak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, cookieei buruzko gure politika onartzen duzu. (Ikusi Cookieak erabiltzeari buruzko informazioa).

  1. PRIBATUTASUN POLITIKA

DBEOren 13. artikuluan adierazitakoarekin bat, informazioa eskaintzen dizugu erabiltzaileak bere borondatez Webgunearen harreman-galdetegiaren bidez ematen dituen datuen inguruan.

Egoitza elektronikoko datuen tratamenduari buruzko argibideetarako, egoitzaren pribatutasun-politika kontsultatu behar duzu.

Tratamenduaren arduraduna

Oltza Zendeako Udala da iradokizun-postontziaren bitartez eskatutako datual tratatzeko arduraduna.

Xedea

Tratamenduaren xedea erabiltzaileek egindako iradokizunak kudeatzea da.

Legitimazioa

DBEO: 6.1.c) Tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betehehar bat betetzeko behar den tratamendua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Sektore publikoaren araubide juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea

Datuen kontserbazioa

Ematen diren datu pertsonalak behar beste denboraz gordeko dira datuak bildu zirenean zegoen xedea bete artean, eta xedetik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko; eta soilik deuseztatuko dira Nafarroako Toki Entitateetako dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko araurekin bat.

Datuen jakinarazpena

Ez daude aurreikusiak datuen jakinarazpenak, legez bete beharrekoak izan ezik.

Interesatuen eskubideak

Edonork dauka eskubidea Udalak haren datuez egiten dituen tratamenduen gaineko baieztapena lortzeko.

Zure datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta eramateko eskubideak erabil ditzakezu, eta datuak mugatzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak, eta halaber, zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarrituta dauden erabakien xede izateko eskubidea, bidezkoak direnean, Oltza Zendeako Udalaren aurrean, Egoitza Elektronikoan, TRAMITEEN KATALOGOA/ADMINISTRAZIO OROKORRA/DATUEN BABESA edota posta elektronikoaren helbidean dpd@ayuntamientoolza.com

Erabiltzaileek argibideak eskuratu ditzakete Udalak egiten dituen datu tratamenduez eta haren informazio politikaz, Egoitza Elektronikoaren gardentasunaren atarian (INFORMACIÓN Y ATENCIÓN AL CIUDADANO/INFORMAZIOA ETA HERRITARREI ARRETA- Datuen Babesa)