Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

2021eko ekainak 25

2021 AMORRUAREN AURKAKO KANPAINA BERTAN BEHERA UZTEA

Foto noticia

Nafarroako Gobernuko Animalien Ongizateko Ataleko jarraibeekin bat jakinarazten dizuegu, Nafarroako Albaitarien Elkargoarekin adostuta, amorruaren aurkako kanpaina 2021. urterako bertan behera uztea erabaki dela.

Gogorarazten da Nafarroan amorruaren aurkako txertoa nahitaezkoa dela 4 hilabetetik gorako txakurrentzat, eta txertoen arteko aldiak bi urtetik beherakoa izan behar duela. Jabeen erantzukizuna da betebehar hori betetzea, eta, beraz, datozen hilabeteetan beren ohiko klinikara joaten diren animaliei txertoa jarri behar dieten guztiei gomendatzen zaie beren albaitariak legez ezarritako epearen barruan egin dezaten txertoa.

Gai horri dagokionez, adierazi behar dizuegu 19/2019 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren zirriborroan txakurrak identifikatzeko eta/edo txertatzeko kontzentrazio horiek desagertzea aurreikusten dela, salbuespenezko kasuetan izan ezik.

Volver arriba