Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

2020eko otsailak 25

M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna

Foto noticia

1952an, martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna ezarri zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE), historian zehar euren eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituzten emakumeak oroitzeko. Azken urteetan bizitako mobilizazioak argi utzi dute emakumeen borroka garaia ez dela amaitu, emakume izate hutsagatik, ezberdintasunak eta gure gorputzen aurkako biolentzia pairatzen jarraitzen dugu. Halaber, feminismoa mugimendu eraldatzaile gisa aldarrikatzen jarraitzen dugu, bizitzak erdigunean jartzen dituzten politikak exigitzen ditugu eta kalean gaude, luzerako gainera. Aurten ere, mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizugu, elkarrekin aurrera jarraitzeko, elkarrekin geldiezinak garelako.

MARTXOAK 8, ATXIKIMENDU INSTITUZIONALA

EGITARAUA M8

ANTZERKIA – PRONOIA – Virginia Imaz

HITZALDIA – MASKULINITATEA(K) – Eraikiz

AURKEZPENA – Berdintasun diagnostikoa eta plana

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba