2025eko irailak 19
2025eko Memoria Historikoaren Jardunaldiak Oltza Zendean
Irailaren 13tik 29ra Oltza Zendean

Irailean, ohi bezala, Oltza Zendeako Udalak, Zurbau Elkarte Memorialistarekin lankidetzan, “Oltza Zendeako Jardunaldi Memorialistak” antolatzen ditu. Jardunaldi kultural horietan, hainbat jarduera egiten dira, hala nola proiekzioak, solasaldiak, hitzaldiak eta antzerkiak, eta gure historiako hainbat pasarte, giza eskubideen urraketari buruzkoak, ezagutarazi nahi dira.
Jardunaldiak amaitzeko, Oltza Zendean eraildako pertsonei, merezi duten errekonozimendua, omenaldia egingo zaie, oinarrizko hiru ideia hartuta: Egia, Justizia eta Erreparazioa.