Legeak xedatutakoaren arabera, udaleko lurralde-antolamendu eta hirigintza-planeamendurako tresnak argitara eman beharko dira eta informazio hau eman beharko da:
Udalerri bakoitzaren egitura orokorra
Lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa (lurzoruaren erabilerak eta xedeak).
Lurzorurako aurreikusitako antolamendua, beharrezko xehetasun-mailarekin (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra ), mapak eta plano xeheak. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketak eta onetsitako plan partzialak.)
Udalerri bakoitzean planteatutako azpiegiturak
Lan publikoen proiektuak, pleguak eta lizitazio-irizpideak. (Hirigintza, lan publikoak eta ingurumena / Lan publikoen iragarpenak eta lizitazioak).
Lan-proiektuen aldaketak, berritzeak eta osagarriak. (Hirigintza, lan publikoak eta ingurumena / Lan publikoen iragarpenak eta lizitazioak).
Lan publikoen lizitaziora aurkeztu diren enpresen zerrenda.
Lan publikoak egin dituzten enpresen izena.
Ingurumenari buruzko udal-politika eta programa, txostenak eta jarraipena.
Udalerriaren ingurumen-egoera.
Ingurumen- eta paisaia-eraginari buruzko azterlanak eta ingurumen-elementuei buruzko arriskuaren ebaluazioak.
Exekutatzen ari diren lanei buruzko informazioa: xedea, udaleko arduraduna, kontratista, zenbatekoa, exekuzio-aldia.
Egindako, onetsitako eta exekutatu gabeko azpiegitura-lanei buruzko seihileko informazioa.
Inbertsioa azpiegituretan biztanleko.
Hirigintzako diru-sarreren proportzioa: Hirigintzatik etorritako diru-sarrerak/Diru-sarrerak guztira.
Udaleko hirigintza-hitzarmenak, exekutatzen ari diren hirigintza-jarduketak.Hirigintza arloko araudia (Hirigintza-kudeaketaren arloko indarreko araudia).