2025eko martxoak 24
2025ko haurrentzako udalekuak Irrisarri Land
Izen emateko epea zabaltzear dago. Apirilaren 7tik 11ra bitarte izanen da

Uda honetan, berriz ere, Oltza Zendeako Udaletik 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi eta astialdirako udaleku bat egingo dugu.
Udaleku hau Oltza Zendeako Udalek eta Orkoiengo Udalak elkarrekin egiten dute.
Irrisarri Landeko Resort-a Igantzin (Nafarroa) dago, eta kanpamenduaren datak 2025eko ekainaren 22tik 27ra dira, 6 egun eta 5 gaueko iraupenarekin.
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du jarduera hori, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez.