2024ko irailak 10
2024ko Memoria Historikoaren Jardunaldiak Oltza Zendean
Irailaren 13tik 29ra Oltza Zendean
Irailean, ohi bezala, Oltza Zendeako Udalak, Zurbau Elkarte Memorialistarekin elkarlanean, jardunaldi memorialistak antolatzen ditu. Jardunaldi horietan, hainbat jarduera egiten dira, hala nola proiekzioak, solasaldiak, hitzaldiak eta antzerkiak, eta gure historiako hainbat pasarte ezagutarazi nahi dira, giza eskubideen urraketari buruzkoak.
Jardunaldiak amaitzeko, omenaldia egingo zaie Oltza Zendean eraildako pertsonei, merezi duten errekonozimendua emateko, oinarrizko hiru ideia oinarri hartuta: Egia, Justizia eta Erreparazioa.