2024ko ekainak 11
2024ko Taxi Bonoa dirulaguntzak
Epea zabalik dago, 2024ko abenduaren 31ra arte
Taxi Egokituaren Zerbitzuak Erosteko Banakako Laguntza Ekonomikoaren Programa, “Taxi Bonua” ere deitua, Oltza Zendeako bizilagunei zuzendutako udal-prestazio ekonomiko batean oinarritzen da, garraiobide hori erabiltzen duen mugikortasun-arazoekin. Programak egokitutako garraiobide baten (taxia) erabilera erraztu nahi die ezintasunak eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei, baldin eta iristeko dituzten zailtasunengatik ezin badute hiriko garraio kolektiboa erabili. Laguntzen helburua Oltza Zendeako bizilagunak Iruñera eta eskualdeko beste herri batzuetara joan daitezen bultzatzea da. Udalaren laguntza ekonomikoak egindako garraioen kostuaren zati bat beteko du, gehieneko zenbateko batekin.
NAOren argitalpena
Deialdiaren oinarriak