2026ko abuztuak 27
2026eko Memoria Historikoaren Jardunaldiak Oltza Zendean
Irailaren 11tik 20ra Oltza Zendean

Irailean, ohi bezala, Oltza Zendeako Udalak, Zurbau Elkarte Memorialistarekin lankidetzan, “Oltza Zendeako Jardunaldi Memorialistak” antolatzen ditu. Jardunaldi kultural horietan, hainbat jarduera egiten dira, hala nola proiekzioak, solasaldiak, hitzaldiak eta antzerkiak, eta gure historiako hainbat pasarte, giza eskubideen urraketari buruzkoak, ezagutarazi nahi dira.
Jardunaldiak amaitzeko, Oltza Zendean eraildako pertsonei, merezi duten errekonozimendua, omenaldia egingo zaie, oinarrizko hiru ideia hartuta: Egia, Justizia eta Erreparazioa.
KARTELA MEMORIA HISTORIKOAREN JARDUNALDIAK
Zurbau bertako Memoria Historikoa elkartearen esteka