Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

2023ko urriak 30

Argazki lehiaketako irabazlea

2023ko Berdintasun argazki Lehiaketaren epaia

Foto noticia

Irantzu Huici Santesteban da argazki lehiaketako irabazlea eta bere ‘Maskulinitate berriak ereiten, intimitatetik, konfiantzatik eta errespetutik’ argazkiak jantziko du 2024ko egutegiko azala

  • Aurtengo lehiaketaren gaia “Gizonak eta berdintasuna” izan da eta Irantzu Huici Santestebanek 200 euroko saria jasoko du bere lanarekin irabazteagatik.
  • 100 euroko bigarren saria José Luis Larrea Cenozentzat izan da, “Berdintasuna, bide luzea egiteko” lanarengatik, eta 50 euroko hirugarren saria Javier Irujo Lizaurrentzat, “Merezi du” lanarengatik.
  • Epaimahaiak ” Gizonak egunerokotasunean, indarkeriaren konplize izateari utzi eta salatuz, berdintasunaren alde ” irudia ere hautatu du aipamen berezia egiteko.

Argazki lehiaketaren edizio honetara 30 argazki aurkeztu dira eta 12 pertsonek parte hartu dute, 5 emakumek eta 7 gizonek. Egutegiaren azalerako irudi irabazlea aukeratzeaz gain, urteko 12 hilabeteetarako argazkiak ere aukeratu ditu epaimahaiak.

2024ko egutegiko hilabete bakoitzean, genero berdintasunaren bilaketa ikuspegi maskulinotik islatzen duten egoerei, emozioei, istorioei edo uneei lotutako irudi bat jasoko da, eta aniztasuna eta gizonek gizarte bidezkoago bat eraikitzen laguntzeko dituzten moduak nabarmenduko dira.

 

 

Volver arriba