Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

2024ko urriak 30

Nafarroako gazteluak hitzaldia

Garañoko gaztelua

Foto noticia

Asiaingo Kontzejuak Nafarroako Erresumako gazteluei buruzko hitzaldia antolatzen du, zehazkiago, Garañoko gazteluaren azterketari eta gaurkotasunari buruzkoa. Nafarroako gaztelurik zaharrenetakoa eta Iruñerriko zaharrena izan zen, eta IX. mendean jada izan zela berresten duten datuak ditu. Agian lehenago ere. Halaber, Fernando Katolikoaren esanbidezko aginduz, Gaztelak 1512an Nafarroa konkistatu zuenean erori zen lehena izan zen. Baina bost mende eman ditu ahanzturan. Harik eta, 2010eko udan, arkeologo eta boluntario talde batek gure historiako harribitxi honi balioa ematea erabaki zuen arte. Ollo haraneko muino batean, Eguillor eta Saldise artean, 591 metroko altueran, Garaño gazteluko dorre nagusia agertzen da berriro.

Iñaki Sagredo historialaria izango dugu gurekin, esku-hartze arkeologikoaren arduradun nagusia.

Informazio-kartela
Volver arriba