Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

2023ko maiatzak 15

Ororbian (Oltza Zendean) alokairuko etxebizitza publikoak eraikiko dira: horietako bat eskuratzeko informazioa

Izen-emateak 2023ko uztailaren amaiera baino lehen egin beharko dira.

Foto noticia

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Lurzoru eta Etxebizitza Entitate Publikoaren (Nasuvinsa) bitartez, eta Oltza Zendeako Udalarekin lankidetzan, babes ofizialeko 10 etxebizitza sustatuko ditu alokairuan, Ororbiako (Oltza Zendea), Izkue Bidea kalean, 3. poligonoko 591 lurzatian. Lehen Udalarena zen lurzati hori, alokairuko etxebizitzak eraikitzeko eman ditu, bere politikaren barruan, bizilagunei etxebizitzarako sarbide bat errazteko.

Oltza Zendeako Udalak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hitzarmenaren arabera, eraikiko diren alokairuko etxebizitza hauek bereziki 35 urtetik beherako gazteentzat izango dira, bai eta desgaitasuna edo bestelako gizarte-premiak dituzten pertsonentzat ere, eta lehentasuna izango dute Oltza Zendean erroldatutako pertsonek.

Etxebizitza horiek ingurumen-kalitate handikoak izango dira, energia-eraginkortasun handia bermatzeko materialak izango dituzte eta aparkaleku-plaza ere.

Eraikiko diren lehenengo 10 etxebizitzetako bat alokairu-erregimenean eskuratu nahi duten pertsonek Nasuvinsa-ren eskatzaileen erroldan izena eman beharko dute. Izen-ematea telematikoki egin daiteke ondorengo web estekan.

Izen-ematea presentzialki egin nahi izanez gero, hau Nasuvinsa-ren egoitzan egin beharko da, Iruñean dituen bulego nagusietara joanda (San Jorge etorbidea 8) eta hitzordua aurrez eskatuta ondorengo estekan.

Era berean, eskatzaileak bere lehentasunak aldatu edo datuak egunera ditzake, modu errazean eta berriro izenik eman beharrik gabe, telematikoki (NAN elektronikoarekin) www.vivienda.navarra.es web gunean sartuta, edo aurrez aurre sozietate publikoaren bulegoetan aldez aurretik hitzordua hartuta.

Erroldari buruzko informazio osoa, eskuratzeko baldintzak nahiz izena emateko modua Nafarroako Gobernuaren ondorengo estekan kontsulta daiteke.

 

BANDOA 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba