Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

2024ko abenduak 19

Gabonetako haurrentzako antzerki familiarra, euskeraz

Urtarrilak 2, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Arazuriko elkartean

Foto noticia

Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi aparta honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin. Hala ere, ahaleginak eta bi egin beharko ditu gure protagonista atsegin eta gogotsu honek bere burua maskota bezala ikusi ahal izateko.

Maitasuna denontzat dago munduan, arratoi txiki batentzat ere bai.

Informazio-kartela
Volver arriba