Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

2023ko ekainak 9

“Gizonak eta Berdintasuna” Argazki Lehiaketa

AURKEZTEKO EPEA: Ekainaren 15etik abuztuaren 31 arte, biak barne.

Foto noticia

Martxan dago iadanik, Oltza Zendea, Belaskoain, Bidaurreta, Etxauri eta Ollarango Udaletako Berdintasun Zerbitzuak antolatutako argazki lehiaketa. 2023ko ekaina, uztaila eta abuztuan egingo da. Lehiaketa honen helburu nagusia da emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren gainean sentsibilizatzea, aurkeztutako argazkiekin egutegi partehartzaile bat sortuz.

“Gizonak eta berdintasuna” argazki-lehiaketaren helburu nagusia da hausnarketa eta kontzientzia sustatzea, genero berdintasunak eta dibertsitate maskulinoak gure gizartean duen garrantziaz. Argazkiaren bidez, berdintasunaren aldeko borrokan gizonek duten parte hartzea nabarmendu eta baloratu nahi dugu, baita horrek aldaketa sozialean egiten duen ekarpena ere.

Lehiaketaren gai nagusia “Gizonak eta berdintasuna” da. Gizonezkoen ikuspegitik genero berdintasunaren bilaketa islatzen duten egoerak, emozioak, istorioak edo uneak atzeman behar dituzte argazkiek, eta aniztasuna eta gizonek gizarte bidezkoago bat eraikitzen laguntzen duten moduak nabarmendu.

Kontsulta itzazu oinarriak hemen, animatu eta parte hartu!!

Informazio-kartela

https://www.ayuntamientoolza.com/wp-content/uploads/2023/06/Oinarriak-eu.pdf

Volver arriba