2024ko urriak 30
I. Oltza Zendeako Mushing txapelketa
Ibilbidea Ororbia mugartean dago, aerosorgailua orain dela gutxi jarri duten tokia

Datorren azaroaren 9an eta 10ean Mushing Dog Klubak antolatutako kirol probaren 1. edizioa egingo da. Bertaratzen direnek kirol honen berezitasuna zuzenean ezagutzeko aukera izango dute. Bertan, pertsonak, animaliak eta ekipamendu desberdinak konbinatzen dira. Probak hainbat kategoria ditu, hala nola, Canicros, Bikejoring, Kart 5 eta 8 txakur artean, eta abar, gizonezkoetan eta emakumezkoetan.
Larunbatean, hilak 9, 16:30ean hasiko dira probak, eta igandean, hilak 10, goizeko 8:00etan.
Ibilbidea Ororbia eta Lizasoain mugartean dago, orain dela gutxi jarri duten aerosorgailua inguruan dagoen tokia