2019ko azaroak 26
Indarkeria sexistaren aurkako seinaleen kontrako eraso berria Oltza Zendean

Aurreko urtean, Oltza zendeako udalak indarkeria matxistaren aurkako seinaleak jarri zituen hainbat herritan. 2018ko azaroan gertatu zen bezala, seinale hauetako bat berriz ere margotuta agertu da, oraingo hontan Arazurin. Seinalean EZ hitza estalia agertu da, esaldiaren esanahia aldatuz.