2024ko irailak 30
Oltza Zendeako Udalaren adierazpen instituzionala “Urriak 15, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna: landa eremukoak konplexurik gabe”
Aurten ere, Berdintasun teknikariak dituzten Nafarroako Toki eta Lurralde Entitateek bat egiten dugu Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, “Landatarrak eta konplexurik gabeak” lelopean, emakumeek landa garapenean egiten duten ekarpen erabakigarria aitortzeko.
Data horrek aldarrikatu eta oroitu egiten du emakumeek landa-ingurunean gizartean berdintasuna lortzeko egiten duten borroka, eta, horren bidez, merezitako omenaldia egin nahi zaie landa-eremuko emakumeei, garapen ekonomiko, sozial eta iraunkorrean eta landa-udalerrietan biztanleria finkatzeko egiten duten lan estrategikoa aitortuz.