Geografia/Natura
Geologikoki Oltzako Zendea Iruñerrian kokatzen da, eta haren mendebaldeko aldea da. Azaleratzen diren materialak geologikoki modernoak izan daitezke, zenozoikokoak, hau da, 65 milioi urte baino gutxiago dituztenak.
Zendea zeharkatzen badugu Sarbiletik hasita, kareharriak nagusitzen dira, kalkarenito eta tuparriak tartekatuz. Mendiaren behealdera iritsita, Iruñerria osoan gehien ezagutzen den eta zabaldutako materiala agertzen da: Iruñeko margak (marga grisak edo urdinak -tufa izenez ezagunak), tuparrietan edo “tufarro”etan erraz ikus daitezkeenak.
Arakil eta Arga ibaiek sortzen dituzten kuaternarioko terrazek estalita, zereal zoru aberatsak aurkitzen dira. Azkenik, Oltzako mendietan, lehen aipatutako kalkarenitak aurkituko genituzke.
Erliebeak ez du ezaugarri azpimarragarririk: Sarbil/Mortxe eta Oltzako mendiak, ibaien erriberako hondartzak eta goiko terrazak, errekarriez beteak.
Klima trantsiziokoa da Atlantikoaren eta Mediterraneoaren artekoa, batez besteko 12ºC-ko tenperatura du eta 1.000 mm inguruko prezipitazioa.
Osagai hidrografikoari dagokionez, gure Zendeako lurrak ibai garrantzitsu batek zeharkatzen du: Arga, eta beste ibaiadar batzuek, tartean nagusi dena: Arakil. Izan ere, hobe litzateke bi ibai nagusiri buruz hitz egitea, Arga eta Arakil, bakoitzak Zendearen erdia hartzen duelako.
Sailkapen ofizialari jarraituz eta Arga ibaian zentratuz, ikus dezakegu Zendea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duela Ibero ingururaino, hantxe hegorantz biratuz. Ibilbidean 3 ibaiadarreko urak jasotzen dira: Elortz, Txulapain eta Arakil. Era berean, ibaiadar horietako bakoitzak bere sakana, erreka, errekasto eta abarren sarea du.
Esan bezala, Arakil ibaiak aipamen berezia merezi du ibaiadarren artean. Arabarra jaiotzez, ME norabidean Sakana zeharkatu ondoren, Irurtzunen HE norabidea hartzen du, eta Iruñerrian sartzen da, Oskiako haitzarte ikusgarri eta historikoa zeharkatuz. Zendea meandroak egiten zeharkatzen du, Zumadian urak Arga ibaira eramateko.
Deigarria da jendeak Arga eta Arakilen izenak zein erraz aldatu dituen. Herrien eta tokien izenen egonkortasun handiaren aurrean, Arga Runa deitzen zen eta Arakil berriz, Arga, Burunda, Asiain eta abarren antzera agertzen da.
Beste ezaugarri interesgarri bat historian zehar landare-paisaiak izan duen eraldaketa da. Hala, bada, laborantzarako eta baso-ustiapenerako eta artzainentzako errotazio mendeak direla eta, baso autoktonoak erabat desagertu dira eta giza jardueratik eratorritako paisaiekin ordezkatu dira.
Zonaldearen ezaugarri klimatikoak ikusita, Zendeak estalita egon beharko luke, lautada landuan, ezkameztiz (Quercus faginea), gaur egun desagertuta dagoena, eta erliebe garaietan, berriz, lehenengo mailean garriga (Quercus rotundifolia), eta goiko aldeetan, berriz, haritz pubescentea (Quercus humilis), oraindik ere kontserbatzen direnak.
Pago batzuk (Fagus sylvatica) Arlekoan eta erriberako zuhaiztiek osatuko lukete landaremantua. Bukatzeko, aipatu behar dira pinu larizioko landaketa batzuk Artazkotz, Izu, Oltza eta Ororbian.