Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

Berdintasuna

BERDINTASUN ZERBITZUA

Oltza Zendeako Udalak urteak daramatza udalerrian berdintasuna lortzeko konpromisoa hartuta. Berdintasunerako zinegotzigoa sortu zenetik, erakundeak berdintasunarekin duen konpromisoa handituz joan da, eta genero-ikuspegia toki-erakundean zeharkako lan-ardatz gisa sartzea ekarri du.

Berdintasunerako zerbitzuak garatzen dituen lan-ardatzak Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposatutakoak dira:

  • Tokiko gobernantza eta genero-zeharkakotasuna. Politika publikoetan genero ikuspegia integratzea. Genero ikuspegia integratzen badugu, esku hartze publikoan emakume eta gizonen egoera, baldintza, itxaropen eta behar ezberdinak modu sistematikoan kontutan hartzea lortuko dugu.
  • Emakumeen aurkako indarkeria. Emakumeen eta gizonen arteko botere harreman desorekaren
    adierazpen larrienetako bat
    da emakumeen aurkako indarkeria. Giza eskubideen urraketa larria eta onartezina da eta desagerrarazteko ezinbestekoa da biktimei babesa eta arreta emateko neurriak eta baliabideak antolatzea.
  • Zaintza, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna. Bizitzaren maila guztiak harmonizatzea du helburu ardatz honek, horretarako bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea erraztuz.
    Nola?
    – etxeko lanetan gizonek erantzunkidetasuna izan dezaten bultzatuta;
    – enpleguaren egiturak bizitza pertsonalaren eta familiaren beharretara egokituta;
    – eta, zerbitzu sozio-sanitarioak eta laguntza ekonomikoak egokituta.
  • Emakumeen ahalduntzea, partaidetza soziopolitikoa eta balio-aldaketa. Ardatz hau emakumeen kontzientziazio prozesuekin lotua dago (banakakoa eta taldekoa). Emakumeak gizarte, politika eta ekonomia alorretan indartzea beharrezkoa da aukera berdintasuna lortzeko. Emakumeak kanpoan uzten ez dituen botere eredu berri bat eraikitzea da ardatz honen azken helburua.

Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 14: 00etara.
Berdintasun aholkularia: Josune Ibarra Sanchotena
Berdintasun zinegotzia: Isabel Blanco Alvarez
Kontaktua:

  • Telefonoa: 948 32 20 68 – 628 15 70 84
  • Emaila: berdintasun_teknikaria@ayuntamientoolza.com

PROTOCOLO LOCAL PARA LA PREVENCIÓN Y ATENCIÓN DE AGRESIONES SEXISTAS (CAST)

ANEXO 2 – RECURSOS

ANEXO 3 – RESPUESTA MEDIA BAJA INTENSIDAD

ANEXO 4 – RESPUESTA ALTA INTENSIDAD

I PLAN PARA LA IGUALDAD ENTRE HOMBRES Y MUJERES DE LA CENDEA DE OLZA/ OLTZA ZENDEA OLTZA ZENDEAKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO I.PLANA

HIZKUNTZA EZ-SEXISTA ERABILTZEKO ETA KOMUNIKAZIO INKLUSIBOA SUSTATZEKO UDAL ORDENANTZA

ORDENANZA MUNICIPAL REGULADORA DEL USO DE UN LENGUAJE NO SEXISTA Y EL FOMENTO DE UNA COMUNICACIÓN INCLUSIVA

GUÍA DE USO – Lenguaje no sexista y comunicación inclusiva en el ayuntamiento de la Cendea de Olza / Oltza Zendea

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNAREN ARLOKO DIAGNOSTIKOA OLTZA ZENDEAN

Volver arriba