Ayuntamiento Cendea de Olza / Oltza Zendeako Udala

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua oinarrizko osasun eskualde osoa (Orkoien, Oltza Zendea, Itza, Atondo, Lete, Goñerri, Olloibar eta Etxauri) barne hartzen duen Oinarrizko Laguntzaren barne dago eta bulego nagusiak Orkoiengo udaletxean ditu.

Bere misioa pertsonei, taldeei eta komunitateei laguntza pertsonala eta zuzena eskaintzea da, beren gizarteratzea errazte aldera; eta bere helburua, aldiz, gizartearen barnean pertsonaren garapen osoa eta librea sustatzea, gizarte ongizate eta bizi kalitate hobea lortzeko, eta gizarte marjinaziora daramaten kausei aurrea hartu eta kausok deuseztatzeko.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan lanean diharduten profesionalek talde lan koordinatua garatzen dute, eta gainontzeko erakundeekin koordinazioan: osasun etxeekin, ikastetxeekin, elkarteekin, etab.

Gizarteratzeko programa

Gizartean eta lan munduan sartzeko arazoak dituzten pertsonei laguntzen die beren ingurura hobeki moldatzea ahalbidetuko dieten bideak eginez. Lan orientazioa, sartzeko ibilbideak diseinatu…

Kontaktua

Ororbia:

  • OSTEGUNETAN, 12:00etatik 15:00tara
  • Aldez ahurreko hitzordua beharrezkoa 948 321031 telefonoan.
  • Oltza zendeako udaletxean

Orkoien:

Harrera, argibidea eta gizarteorientabiderako programa orokorra

Harrera eta Gizarte Orientabiderako programa: informazioaren, orientazioaren, eta herrian dauden zerbitzu eta baliabide desberdinen inguruko eskaerak jasotzen ditu (3. adinekoen egoitzak, baliabide ekonomikoen eskaera, osasun laguntzaren izapidetzea, osasun mentala, urritasunen bat dutenentzako zentroak, jantoki bekak). Programaren helburua beren eskaerak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen aurrean aurkezten dituztenei arreta egitea da, lehen erantzuna, diagnostikoa eta esku-hartzea eskaintzeko eta, hala badagokio, zerbitzuak garatzen duen beste programa berezi batera bideratzeko.

Programa honetan behar pertsonalak, familiari dagozkionak eta gizarte mailakoak baloratzen dira, bizi baldintzak hobetzeko baliabide eta prestazioetarako sarbidea errazteko.

Beren buruaz baliatzeko arazoak dituzten pertsonen laguntzarako programa

Beren buruaz baliatzeko arazoak dituzten pertsonei eta familiei beren etxean bertan eta eguneroko ingurunean ematen zaien arreta zerbitzua, FAMILIA LANGILE talde baten bidez. Programak, familiekin batera, adinekoen eta ezinduen eta umeen zaintzan laguntzen du, gizarte eta familia egoerak hala eskatzen badu.

Norbanakoen edo familien behar zehatzetarako laguntza bermatzen du, ezin dituztenean oinarrizko jarduerok eguneroko ingurunean egin. ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAK arautzen du. Erabiltzaileen diru sarreren arabera, hilean behin ordaindu beharreko tasa batzuk daude.

Haurtzaroarentzako eta Familiarentzako programa

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak programa honen bitartez bi alorretan esku hartzeko lan egin nahi du:1. Familia alorrean: familiei eta adingabeei laguntza ematen die beren garapena ahal bezain egokia izan dadin, haurrei tratu ona ematea sustatuz.2. Komunitate alorrean: arriskuei edo gizartean moldatzeko zailtasunei aurrea hartzera zuzendutako jarduketa multzoa da, gizarte elkarbizitza normalizatua posible izateko bide alternatiboak sustatzen dituena: tailerrak gurasoekin, sentsibilizazio kanpainak.

Esku-hartze eremuak:

Familia eremua (familian esku hartzeko programa). Familia unitateetan -beren osoan eta beren ingurunean (etxean)-jarduten den programa da -pedagogia eta hezkuntza metodologia batez baliatzen da- pertsona gisa, norbanako gisa eta multzoan garatu daitezen. Zerbitzuak berak antzemandako kasuetan esku hartzen da, familiak berak eskatuta edo ikastetxeek edo osasun etxeak egindako eskaerei jarraiki.

Eskola eremua: ikastetxeekin eta haur eskolekin koordinatzen da; aurrea hartzeko materiala hautatzea (drogamenpekotasuna, biolentzia) eta material hori lantzeko orientatzea errazten du. Guraso elkarteekin lankidetzan dihardute ikastaro eta tailerrak garatuz.

Komunitate eremuan: Aukera Berdintasunerako programa garatuz; aholkularitza, eta elkarteekin lankidetza (emakume elkarteekin, gazteenekin, erretiratuenekin), Gazte Lokalarekin koordinazioa, Haurrendako Laguntza Sare Lokalean parte hartu…

 

Volver arriba